Real Union Clubak 0-2 irabazi du gaur eguerdian Lasesarren Barakaldo C.F.ri, eta hirugarren garaipena jarraian lortu du.
Partidako lehen gola bigarren zatia hasi eta berehala izan da. Real Union hiru laurdenera iritsi da eta baloia galdu du, baina presioan irrist egin du etxekoen defendatzaileak. Sergio Benitok, oso adi, baloia eramatea lortu du, bikain definitzeko eta Real Union Cluba aurreratzeko. Bigarren gola 69. minutuan iritsi da. Real Union Club kontraerasoan atera da, bere zelaian lapurtu ostean. Victor Eimilek bidalketa bikaina egin dio Sergio Benitori, eta Unai Perezen atearen aurrean bakarrik geratu da. Madrildarrak, baxutik definituz, irundarren bigarren gola egin du.
Garaipen honekin Real Union Club hamargarren da sailkapenean 29 punturekin. Datorren igandean Unionistas de Salamanca hartuko du Stadium Galen.
BARAKALDO C.F.: Unai Pérez; Iker Pedernales, Aymane Jelbat (67’, Víctor Isuskiza), Borja García, Oier López (76’, Imanol Torre); Ekaitz Molina, Julen Huidobro (73’, Jesús Martínez); Luis Bilbao (73’, Unai Buján), Kepa Uriarte (67’, Aritz Muguruza), Pablo Santiago; Adrián Revilla.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Víctor Eimil (78’, Koldo Obieta), Alberto Quintana (78’. Quique Rivero), Javi Domínguez, Iñaki Olaortua, Joseca Márquez; Iker Bilbao (90+3, Dani Garrido), Ander Vidorreta, Víctor San Bartolomé (78’, Berto Cayarga), Aitor Aranzabe; Sergio Benito (87’, Joan Puig).
GOLAK: 1-0, Sergio Benito (47’). 2-0, Sergio Benito (69’).
EPAILEA: Guillermo Cueto Amigo. Txartel horiak Barakaldo C.F.ko Julen Huidobrori (20’), Luis Bilbaori (72’) eta Borja Garcíari (90+7’) eta Real Union Clubeko Víctor San Bartoloméri (68‘) eta Berto Cayargari (84‘).