Real Unióneko lehen taldeak asteazken honetan itxi du ofizialki denboraldia Hiruzta upategira egindako bisitarekin eta denboraldi amaierako bazkariarekin.
Jokalariek, teknikariek, medikuek eta kontseilariek txakolina egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, mahastien landaketatik hasi eta merkaturatu arte, Hondarribiak txakolinarekin betidanik izan duen tradizio historikoa azpimarratuz, herriko udal artxiboko dokumentu zaharretan jasotzen den bezala.
“Hiriaren armarriak berak, 1604an, bi mahats-mordo dituen andui bat du goialdean, eta horrek adierazten du jarduera horrek Hondarribiarentzat duen garrantzia”, adierazi zuen Marina Vallet de Montanok bisitan.
Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak azpimarratu zuenez, “askoren lehen bisita izatea espero dugu. Hiruztaren proiektua erreferente bat da guretzako. Hemen jaio, finkatu eta modu iraunkorrean hazi”.
Bisitaren ondoren, denboraldi amaierako bazkaria egin zen konplexu bereko Sutan erretegian.