Hoyo 19 Lounge Bar Real Uniónen babesle berria da, bi aldeek lortutako akordioaren ondorioz. Luis Marianon kokatua, erdiguneko lokal hau 2024ko ekainera arte lotzen da klubarekin.
“Pozik gaude Real Uniónen babesle taldeko kide izango garelako. Klub historikoa, azken denboraldietan hazten ari dena. Egunerokotasunean lan egiten duela konstantziaz. Guztiz bat gatoz, guk hemen berdin pentsatzen dugulako. Gure bezeroei eguneroko zerbitzurik onena eman behar zaie”, ziurtatu du Raúl Granero establezimenduko gerenteak.
“Publikoki eskertu nahi dut Raúlen jarrera, lehen egunetik interes handia erakutsi duelako gure proiektuan. Enpresa berriak gehitzen jarraitzen dugu, eta horrek esan nahi du hazten jarraitzen dugula eta gure familia unionista handitzen”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.