Utzita dator denboraldi baterako.
Hugo Carrillo Mariscal (Jerez de la Frontera, 2002) Real Unioneko jokalari berria. Real Zaragozatik utzita dator.
23 urteko atzelari txuribeltz berria Xerez Deportivoko beheko mailetan hazi zen. Joan den denboraldia Andaluziako taldean hasi zen, eta titular moduan jokatu zuen partida guztietan. Neguko merkatuan Zaragozaren bigarren taldeak fitxatu zuen, eta bertan bigarren itzuli osoa jokatu zuen titular gisa. Gainera, lehen taldearekin entrenatzen aritu da eta oraingo aurredenboraldian parte hartze haundia izan du.
Horrela, Real Unionek lidergo handiko defentsa gehitzen du, energiaz, ilusioz eta konpromisoz betea.
Real Unionetik ongietorria eman nahi diogu eta arrakasta asko opa dizkiogu gure koloreak defendatuz. Ongi etorri, Hugo!