Real Uniónek 290 rifa saldu zituen atzoko partidan, eta 580 euro bildu zituen, ukrainarrei laguntzeko
Klubak ostiralean iragarri zuen bezala, rifa txuribeltzean bildutako dirua osorik bideratuko da Ukrania-Euskadi Garapenerako Lankidetza eta Elkarte Sozio-Kulturalera, BM Supermerkatuekin lankidetzan, elikagaiak, arropa, higiene pertsonaleko produktuak edo lehen laguntzako materiala erosteko erabil dezaten.
Elkarteak Irunen ere baditu bi bilketa-gune, partikularren batek ekarpenen bat egin nahiko balu ere:
- Slavianka denda (Nafarroa Hiribidea, 13)
- Mendekoste parrokia (Arturo Campión kalea, 6)