Igor Emery, Real Unioneko administrazio kontseiluaren lehendakari berria

Igor Emery izango da Real Unioneko Administrazio Kontseiluaren lehendakari berria. 9 kidek osatuko dute Administrazio Kontseilu berria eta Juan Mancisidor izango da lehendakariordea.

Real Unioneko Administrazio Kontseiluaren kide berrien profilak:

Igor Emery Echegoyen

41 urteko hondarribiarra. Hendaian bizi da. Hendaian eta Donibane Lohitzunen ikasi zuen eta Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Kazetari bezala 15 urte baino gehiago egin zuen lan irratian, telebistan zein prentsan, Teledonosti, Localia, Noticias de Gipuzkoa edo EITB tokiko komunikabideetan. Azken 6 urte hauetan Unai Emeryren komunikazio taldearen zuzendari bezala eta scoutingean laguntzen egin du lan. Real Unioneko eta Hondarribia FEko harrobietan ibilia, Hondarribia FEko filialaren eta jubenilaren entrenatzailea izan zen futbolean kirol-teknikari goi-mailako titulua atera ondoren (III. maila). Gaur egun Bidasoa eskualdean kirola eta akibitate fisikoa sustatzeko proiektu batean dabil lanean.

Juan Mancisidor Lusa

Irundarra, 44 urtekoa. Enpresa ikasketetan lizentziatuta eta Zuzendaritza Estrategikoan Masterra Deustoko Unibertsitatean. EUROGAP marketin estrategikoan espazializatutako aholkularitzan egin zuen lan 8 urtez Bartzelonako, Madrilgo eta Donostiako bulegoak zuzenduz. 13 urte baino gehiago daramatza ADEGIko (Gipuzkoako Enpresen Elkartea) Marketin-Komunikazio-Komertzial Zuzendari bezala. Real Unioneko abonatu eta akzioduna da eta txikitan Real Unioneko harrobian jokatu zuen.

Josu Imanol Reta Decoreau

Bilbon jaioa orain dela 52 urte. Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Abokatu lanean dabil orain dela 27 urte, auzitegi kontuetan esperientzia handia duelarik. Podium & Tradeko sortzaile eta administratzailea, Bilbon bulegoa duelarik. Kirol-zuzenbidean espezializatua eta orain dela 18 urte Emery familiari profesionalki lotuta.

Amaia Festa Itxaso

47 urteko hondarribiarra. ESTEn (Deustoko Unibertsitatea) Ekonomia eta Enpresa ikasketetan lizentziatuta. Transportes Argitranseko administratzaile solidarioa.

Iñigo Olaizola Alcorta

1966an Donostian jaioa. Irunen bizi da orain dela 25 urte. Geografia eta Historian lizentziatua Deustoko Unibertsitatean. Erainen eta San Patricion irakasle bezala lan egin zuen 6 urtez. 1992an Donosti Cup txapelketa sortu zuen eta gaur egun Donosti Eventos enpresako zuzendari nagusia da. Enpresa honek Beteranoen Europako eta Munduko Atletismo txapelketak, Enpresen Lasterketa edo Donosti Masters Cup txapelketa antolatzen ditu. Realeko kontseilaria izan zen 2 urtez eta txuriurdinen mendeurrena antolatu zuen 2009an. Real Unionen lehen taldeko jokalaria izan zen eta gaur egun beteranoen taldean jokatzen du.

Alex Arieta-araunabeña Olano

Hondarribiarra, 50 urte ditu. Business Administration and Marketing titulua Hertforshire Unibertsitatean (Erresuma Batua). 20 urtez Telefónica Movistarren partner gisa lanean ibilia berak sortutako Comytienda enpresaren bitartez. 2018tik Espainiarako eta Portugalerako Key Account Manager (KAM) gisa lanean dabil Wuppermann Stahl GmbH altzairuaren multinazionalarentzat.

Oscar Galan Martinez

Irundarra, 39 urtekoa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatuta eta Marketinean Masterra. Aholkulari bezala lan egin du batez ere Marketin eta Komertzial alorrean. Esperientzia handia dauka kirol-marketinean, FC Bartzelonarentzat, Nikentzat eta Solan de Cabrasentzat lan egin du eta hainbat kirol ekitaldi antolatu ditu (Oier Olazabal kanpusa). Gaur egun KENDU enpresan lan egiten du frantses merkatuan Key Account Manager bezala. Real Unioneko abonatu eta akzioduna.

Hervé Etcheverry

1971an jaio zen Baionan. Hendaian bizi da. Informazio teknologian eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Masterrak. Zerbitzuen sektorean lan egin du Bidasoaren bi aldetan. Talde industrial batean berrikuntza eta garapen arduradun bezala lan egin ondoren, Bidasoa eskualdean kirolaren eta jarduera fisikoaren sustapenaren bitartez osasuna eta ongizatea bilatzen dituen anbizio handiko proiektu batera batu da.

Joseba Bereau Irastorza

46 urteko irundarra. Ingeniari Tekniko Industriala. Eraikuntza enpresetan esperientzia handia lantaldeak kudeatzen. Real Unioneko harrobiko talde guztietatik pasa zen eta lehen taldean jokatu zuen, kapitaina izatera helduz. Gaur egun Real Unioneko Beteranoen Elkarteko kidea da.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Rocaren mendeurrenaren liburua aurkeztu dute
Ekainaren 15ean jokatuko da VII. "Irun Hiria" Beteranoen Txapelketa
Feeney eta O´Reilly bere jatorrizko klubera itzuliko dira

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)