Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak Urrezko Intsignia ezarri dio gaur goizean Mario Capelete Escribanori Stadium Galeko berdegunean, klubean egindako ibilbideagatik.
Klubeko beheko maila guztietatik igaro ondoren, Capeletek 2012/13 aurredenboraldia egin zuen lehen taldearekin, oraindik jubenila izanda. 2012ko uztailaren 28an egin zuen debuta lagunarteko partiduan, Txerloia futbol zelaian, CD Anaitasunaren aurka (0-5).
Lehen taldearekin debuta ez zen 2016/17 denboraldira arte iritsi (Real Oviedon aritu ondoren). 2016ko irailaren 25ean izan zen, Bigarren B Mailako ligako partidan, Urbieta futbol zelaian, SD Gernikaren aurka (2-2).
Ordutik 157 partida jokatu ditu Real Uniónen lehen taldearekin, Liga, Federazio Kopa eta Errege Koparen artean, eta guztira 16 gol sartu ditu.
Real Unióneko Urrezko Intsignia
Gaur jasotako Urrezko Intsigniarekin, Mario Capelete jokalari ohi, entrenatzaile ohi eta pertsona ospetsuen honako zerrendara batu da:
- Ignacio Rojo Viu jauna (1969)
- Pedro Zapirain jauna (1970)
- Julián Castellanos jauna (1970)
- Victoriano Michelena Berzosa jauna (1970)
- B.E.G. Juan Carlos Printzea (1971)
- Miguel Almandoz jauna (1978)
- Ángel Erausquin Burguete jauna (1977)
- Pedro Escartín jauna (1991)
- José Antonio Legorburu jauna (1993)
- Gonzalo Arconada Echarri jauna (1997)
Gogorarazi behar da ere Pascual Dorronsoro Ortiz presidente ohiak Urrezko eta Distiratsuen Intsignia jaso zuela 1977an.