Erdilariak PAS Giannina eta AD Alcorcon taldeetan jokatu du azken denboraldian
Real Uniónek eta Iker Bilbaok akordioa lortu dute erdilari bizkaitarrak Irunen joka dezan datorren denboraldian, aukerako denboraldi gehigarri batekin.
Iker Bilbao Mendigurenek (Bilbo, 1996) Basconia, Gernika, Amorebieta, PAS Giannina eta AD Alcorconen jokatu du, bi hauek azken denboraldian, eta bederatzi partida jokatu ditu guztira. Bere lorpenen artean 20/21 denboraldian Amorebietarekin Bigarren Mailara igotzea dago, bera izanik Playoffeko finalean garaipenaren golegilea.