Errendimendu arloak jubenil maila eta filiala biltzen ditu. Bigarren taldeak datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan arituko da berriro ere.
Imanol Rekarte Telletxea (Irun, 1985) Real Unioneko errendimendu arloko zuzendari berria izendatua izan da, klubak datorren denboraldirako prestatzen ari den antolakuntza-egituraren baitan. Errendimendu arloak jubenil maila eta filiala biltzen ditu. Bigarren taldeak datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan arituko da berriro ere.
Rekartek Real Unionen jokatu zuen 12 urtetatik 17 urtetara eta orduan erabaki zuen entrenatzen hastea. 24 urte arte klubeko alebinak, kadeteak eta jubenilak entrenatu zituen eta Landetxatik pasa ondoren Real Unionera bueltatu zen 32 urtekin bigarren taldeko laguntzaile bezala. Azken bi urte hauetan Ohorezko Jubenil mailako entrenatzailea izan da.