Iñaki Goikoetxeak ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian. Debarrak proiektu profesional berri bati ekiteko asmoaren berri eman dio klubari.
“Duela aste batzuk prentsaurrekoan esan genuen bezala, Goikok lehen taldeko teknikariei lotuta jarraitzea nahi genuen, baina proiektu profesional berri bat sortu zaiola jakinarazi digu. Real Uniónetik esker oneko hitzak besterik ez ditugu berarentzat, egin duen lanagatik. Goikok badaki Irun bere etxea dela eta ateak zabalik izango dituela itzuli nahi badu. Ziur gaude bidean aurkituko garela berriro”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Iñaki Goikoetxea Beristain (Deba, 1982) honako talde hauetan aritu zen bere ibilbidean: Amaikak Bat FT, Aurrera KE, CD Baskonia, Bilbao Athletic, Barakaldo CF, SD Lemona, Real Unión Club, CF Badalona, SD Amorebieta, Real Unión Club eta FC Aviron Bayonnais, non 2016/17 denboraldiaren amaieran erretiratu zen. 2015 eta 2018 artean Real Unióneko bigarren entrenatzailea izan zen. 2018ko uztailean Realeko teknikari bezala sartu zen.
Goikoetxea joan den udan sartu zen entrenatzaile gisa klubaren azterketa saila indartzeko eta lehen taldearen ardura hartu zuen Aitor Zulaikaren kargugabetzearen ondoren, Los Pajaritosen CD Numanciaren aurka jokatutako neurketan zuzendu zuen eta Real Uniónek 0-2 irabazi zuen. David Movilla kargutik kendu ondoren, ligako azken 11 partidetarako lehen taldearen agintea hartu zuen berriro, Lehen Federazioan jarraitzea lortuz.