Infantil Txikiak badaki zein aurkari izango dituen txapelketako bigarren fasean. Koldo Aranburuk entrenatutako taldea B multzoan egongo da Aretxabaleta KE, Urola KE, Danena KE, CD Behobia eta Burumendi FG taldeekin batera.
Bigarren fase honetako lehen partida asteburu honetan bertan izango da. Real Uniónek CD Behobia hartuko du larunbatean, 15:00etatik aurrera, Galeko anexoan.
9 multzoetako bakoitzeko bi talde onenak sailkatuko dira txapeldunen faserako, bost hirugarren onenekin batera, 6 taldeko hiru multzo eta 5 taldeko laugarren multzo bat osatuz. Maiatzaren 21ean, multzoko lehenengoek finalerdiak jokatuko dituzte, zozketa egin ondoren eta partida bakarrean; finala, berriz, maiatzaren 28an jokatuko da. Hiru sailkatu onenak Euskadiko Txapelketarako sailkatuko dira.
Txapeldunen fasera sailkatzen ez diren 30 taldeek Gipuzkoako Kopa jokatuko dute.
Gipuzkoako Kopako txapeldunen faseko 23 taldeek eta 8 sailkatu onenek osatuko dute, Realarekin batera, datorren denboraldiko Infantilen Ohorezko Maila.
Lehen fase bikaina
Infantil Txikiak lehen fase bikaina egin du, jokatutako 7 partidak irabazita, 38 goleko balantzearekin alde eta 5 bakarrik kontra.