Javi Gonzálezek entrenatutako Infantil Txikiak txapeldunen fasea jokatuko du asteburu honetatik aurrera, 1. Multzoko liga erregularra bigarren amaitu ondoren 18 punturekin. Guztira 6 partida irabazi eta 2 galdu ditu eta 47 goleko balantzea du alde eta 19 kontra.
Astelehen honetan egindako zozketan, Real Unión txapeldunen faseko 3. multzoan erori da, SD Eibar, Oiartzun KE, Danena KE, CD Arrupe Chaminade eta Bergara KE taldeekin batera.
Txapeldunen faseak 4 taldeko 4 multzo ditu. Multzo bakoitzeko lehenengoak partida bakarrera finalerdi bat jokatuko dute maiatzaren 22an, aurrez partiden zozketa eta zelaia aukeratuta. Irabazleek maiatzaren 29an jokatuko dute finala, eta galtzaileek, egun berean, hirugarren eta laugarren posturako partida.
Talde finalistek eta hirugarren sailkatuak Gipuzkoako futbolaren ordezkaritza izango dute Errendimenduko Infantil Txikien Euskadiko Jokoetan.