Infantil Txikiko jokalariek Gipuzkoako Elikagaien Bankuko elikagaien Bilketa Handian parte hartu dute larunbat honetan, Anzaran eta Serapio Múgicako BM Supermerkatuetan, hain zuzen ere. Horrela, lurraldeko ia 80 denda eta supermerkatutan banatutako bolondres taldearen parte izan dira.

Ekintza HAZI Proiektuaren barruan kokatzen da, Real Uniónen harrobiko futbolaren egitura osoan kirol-jardunari datxezkion balioak lantzea helburu duena.