Adrián Mazok entrenatutako Infantilen Ohorezko Mailako taldeak txapeldunen fasea jokatuko du asteburu honetatik aurrera, 1. Multzoko liga erregularra lehen postuan amaitu ondoren 36 punturekin. Guztira 11 partida irabazi, 3 berdindu eta 2 galdu ditu eta 57 goleko balantzea du alde eta 20 kontra.
Astelehen honetan egindako zozketan, Real Unión txapeldunen faseko 3. multzoan erori da, SD Eibar, CD Vasconia, Touring KE, CD Kostkas eta CD Arrasate taldeekin batera.
Txapeldunen faseak 6 taldeko 2 multzo ditu. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak beste multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, partida bakarrera, maiatzaren 28an. Egun bat geroago irabazleek finala jokatuko dute eta galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako partida.
Talde finalistek eta hirugarren sailkatuak Gipuzkoako futbolaren ordezkaritza izango dute Errendimenduko Infantilen Ohorezko Mailako Euskadiko Jokoetan.