Iñigo Muñozek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
JD Somorrostro, SD Gernika, Athletic, CD Castellón, Unionistas de Salamanca, CyD Leonesa eta CD Numancian jokatu ondoren, Iñigo Muñoz Cuevas (Bilbao, 1996) iazko udan iritsi zen Irunera. Denboraldi honetan 25 partida jokatu ditu guztira (horietatik 24 Lehen Federazioko 1. Multzokoak, eta beste bat RFEF Kopakoa).
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu nahi du eta zorte ona opa nahi dio etorkizunean.