Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

“Inoiz ez diogu erreparatzen aurkariaren sailkapenari”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak larunbat honetan Stadium Galen Zamora CF taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

“Kanpotik norbaitek emaitzei bakarrik erreparatzen badie, hasiera on baten eta bolada txar baten ondoren hazten ari garela eta emaitzak lagun ditugula esango du. Baina jokoari dagokionez, hori da interesatzen zaidana eta batez ere sasoi honetan, hazi egin gara baina ez dugu bolada txarrik izan. Hazkundea pixkanaka gertatu da. Uztailean eta abuztuan gauzak leuntzea falta da, eta orain azaroan ere bai. Zerbait bizia da eta egunero aztertzen eta leuntzen ditugu gauzak”, adierazi du Aitor Zulaikak kazetarien galderei erantzunez.

Kontrako taldeari buruz galdetuta, entrenatzaile azpeitiarrak esan duenez, “inoiz ez diogu erreparatzen aurkariaren sailkapenari, eta gureari oso gutxitan. Guk aurkariak zer egiten duen begiratu behar dugu, nola jokatzen duen. Eta zentzu horretan, partida honi begira galderak ditugu, entrenatzaile aldaketa bat dagoelako. Zamorako partidak aztertu ditugu, baina baita iragan denboraldikoak ere, Compostelarenak, eta ñabardura desberdinak daudela ikusten dugu. A plana eta B plana prest izan beharko dira, eta C plan bat ere aurreikusi beharko da”.

Lehen multzoko 14. jardunaldiko partida larunbatean jokatuko da, Stadium Galen, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena