Jon Irazustak irabazi du Real Unióneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Irratiaren laguntzarekin, babesturiko laugarren Erregulartasunaren Saria.
Guztira 38 neurketa ofizial zenbatu dira, Lehen RFEF Footters Mailako 37 partida (Extremadura UD taldearen kontrako partida ez zen jokatu), gehi Palentzian jokatutako Errege Kopakoa.
Guztira 28 puntu jaso ditu Jon Irazustak. Jarraian Jagoba Beobide 26 punturekin, Gorka Kijera 19 punturekin, Alain Oyarzun eta Alejandro Barbudo 17 punturekin, Quique Rivero 15 punturekin, Mario Capelete 12 punturekin, Aitor Seguín 11 punturekin, Nacho Sánchez 10 punturekin, Carlos Bravo 9 punturekin, Iván Pérez 8 punturekin, Erik Ruiz, Mikel Pradera, Anatz Elizondo eta Albert Vivancos 7 punturekin, Ekhi Senar eta Patrick Sequeira 6 punturekin, Sergio Llamas eta Chema Núñez 5 punturekin, Gexan Elosegi 4 punturekin eta Kun Temenuzhkov eta Miguel Santos puntu batekin.
Sariaren lehenengo edizioa Jon Irazustabarrenak berak irabazi zuen. Bigarrena Dani Estradak eta hirugarrena Gorka Kijerak.