Datorren igandean, abenduak 26, “Irun Hiria” Beteranoen Txapelketaren laugarren edizioa ospatuko da Stadium Galeko anexoan. Triangularra izango da, eta Hondarribia FEko eta CD Behobiako beteranoen taldeek parte hartuko dute, baita Real Unión Clubeko beteranoen taldeak ere.

Ordutegiak honako hauek izango dira:
11:00etan: Real Unión Club – CD Behobia
11:40an: CD Behobia – Hondarribia FE
12:20etan: Real Unión Club – Hondarribia FE
13:00etan: sari banaketa
Sarrera doakoa izango da eta euro bateko zozketa solidarioa egingo da, Harambee Afrika Elkarrekin bai GKErentzat, Kenyako neska talde baten ostalaritza ikasketak finantzatzen laguntzeko. Jakina denez, Real Unión eta Beteranoen Elkarteak konpromisoa hartu zuten Harambee Afrika Elkarrekin bai GKEarekin gazte horietako bat babesteko eta ikasketetarako behar duen dirua lortzeko.