Real Union Clubeko Ivan Ayllon jokalariari hainbat proba mediko egin dizkiote azken egunotan, joan den larunbatean UD Logroñesen aurka jokatutako partidan lesionatu ondoren.
Proba horiek ezker belauneko lesioa erakusten dute, eta aurreko gurutzatua erasanda, ebakuntza-gelatik pasatzera behartuko zaio. Zelaira itzultzea lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da.
Real Union Clubak lerro hauek aprobetxatzen ditu jokalariari bere laguntza osoa helarazteko eta lehenbailehen sendatzea opa dio.
