Real Uniónek eta Iván Ayllónek akordioa lortu dute Valladolideko aurrelariak datorren denboraldian Irunen joka dezan, bigarren denboraldi bateko aukerarekin.
Iván Ayllón Descalzo (La Seca, 2001) UD Sur, Atlético Tordesillas, Palencia Cristo Atlético eta FC Cartagena taldeetan aritu da, eta 19 partida jokatu ditu denboraldi honetan (horietako 17 LaLiga Hypermotionekoak eta 2 Errege Kopakoak), 2 gol sartuz.