Iván Ayllón Real Unióneko jokalariari ebakuntza egin diote ostiral honetan Poliklinika Gipuzkoan, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuko lesioa sendatzeko. Lesioa Real Uniónek UD Logroñésen aurka jokatu zuen aurredenboraldiko partidan gertatu zen.

Berdeguneetara itzultzea bere errekuperazioaren bilakaeraren araberakoa izango da. Real Uniónek lerro hauek aprobetxatzen ditu jokalariari bere laguntza osoa helarazteko eta lehenbailehen errekuperatzea opa dio, baita Poliklinika Gipuzkoako taldeari eskerrak emateko ere, jokalariari eskainitako arretagatik.