Real Uniónek eta Iván Pérezek akordioa lortu dute eta jokalari gasteiztarrak denboraldi baterako kontratua berrituko du Irungo taldearekin.
Deportivo Alavésen harrobiko jokalaria, Iván Pérez Cuevas (Gasteiz, 1993) 2020ko udan heldu zen Irunera, Cacereño CP, UD Almería B, UCAM Murcia, CF Villanovense, Mérida AD eta CD Guijuelo taldeetan aritu ondoren.
Azken denboraldi honetan 25 partida jokatu ditu Aitor Zulaikaren aginduetara, Footters Lehen Mailako I. Multzoko ligako 24, Palentzian jokatutako Errege Kopako partidaz gain, 1.990 minutu batuz eta gol bat sartuz.