Iván Pérezek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
Deportivo Alavéseko harrobiko jokalaria, Iván Pérez Cuevas (Gasteiz, 1993) Irunera 2020ko udan iritsi zen, CP Cacereño, UD Almería B, UCAM Murcia, CF Villanovense, Mérida AD eta CD Guijuelo taldeetan aritu ondoren. Lau denboralditan 120 partida jokatu ditu Real Uniónen (111 ligan, 6 RFEF Kopan eta 3 Errege Kopan), 5 gol sartuta.

Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio.