Guztira 25 puntu jaso ditu. Saria ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Ivan Perezek irabazi du Ekialde tabernak babesturiko bigarren Suminaren Saria. Garaikurra ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Guztira 27 neurketa ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 20 neurketak, Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 6 neurketak, eta Federazio Kopako neurketa bat.
Guztira 25 puntu jaso ditu Ivan Perezek. Jarraian Gorka Kijera (23 puntu), Jagoba Beobide (20 puntu), Jon Madrazo (17 puntu), Ekhi Senar (16 puntu), Gexan Elosegi (12 puntu), Fran Rivera (10 puntos), Anatz Elizondo (7 puntu), Mikel Azkoiti (6 puntu), Guille Donoso (5 puntu), Mario Capelete (4 puntu), Zourdine Thior (4 puntu), Kun Temenuzhkov (3 puntu), Aritz Borda (3 puntu), Jon Irazustabarrena (2 puntu), Jorge Galán (2 puntu) eta Sergio Llamas (puntu bat). Taldeko beste jokalari guztiek ez dute punturik jaso 27 jardunaldi horietan zehar.
Sariaren lehenengo edizioa Alvaro Matias Telisek irabazi zuen.