Real Uniónek eta Iván Pérezek akordioa lortu dute defentsa gasteiztarrak Irunen jarrai dezan beste denboraldi batez.
Deportivo Alavéseko harrobiko jokalaria, Iván Pérez Cuevas (Gasteiz, 1993) 2020ko udan heldu zen Irunera, CP Cacereño, UD Almería B, UCAM Murcia, CF Villanovense, Mérida AD eta CD Guijuelo taldeetan aritu ondoren.
Azken denboraldi honetan 35 partida jokatu ditu guztira (31 Lehen Federazioko 2. Multzokoak, bi Errege Kopakoak eta beste bi RFEF Kopakoak), eta bi gol sartu ditu.