Hurrengo partida:

2/04/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Numancia

Jabo Iruretari omenaldia egingo diote Real Unión-RC Deportivo partidaren atarikoan

Irundarrak, Real Unióneko jokalari ohia, Liga bat, Errege Kopa bat eta bi Superkopa irabazi zituen RC Deportivorekin.

Javier Irureta Real Unióneko jokalari ohia eta RC Deportivoko entrenatzaile ohia omenduko dute bihar Stadium Galen 17:00etatik aurrera jokatuko duten partidaren atarian. Iruretak, Real Uniónen harrobian hezia, Liga, Errege Kopa eta bi Superkopa irabazi zituen RC Deportivorekin.

Jokalari gisa

Real Unióneko harrobian hezia, 1967ra arte egon zen Irungo taldean, urte horretan Atlético Madrilen taldean sartu baitzen. Lehen Mailan egin zuen debuta Madrilgo taldearekin, 1967ko abenduaren 17an, Calderónen, Unión Deportiva Las Palmasen aurka jokatutako partidan. Klubean zortzi denboraldi eman zituen, Ligako 208 partida jokatuz. Talde honekin, maila nazionalean, bi Liga eta Ligako azpitxapeldun bat lortu zituen, baita Kopa Generalísimo bat ere. Nazioarte mailan, 1974ko Europako Kopako txapeldunorde izan zen, eta Bayern Munichen aurkako finalean titular gisa aritu zen. Hurrengo denboraldian, Kontinente Arteko Kopa irabazi zuen, itzulerako partidan Club Atlético Independenteren aurka bere taldearen lehen gola sartuz.

1975ean Athleticek fitxatu zuen, 25 milioi pezetaren truke. Euskal kluba itzulera operazioa egiten ari zen, Euskaditik edo Nafarroatik kanpo jokatzen ari ziren jokalari onenetako batzuk fitxatuz. Bilboko taldean bost denboraldi jokatu zituen, 170 partida jokatuz (29 gol). Gainera, Athleticekin 1977ko UEFA Kopako finala jokatu zuen, non Athleticek Juventusen aurka galdu zuen. 1979-80 denboraldiaren amaieran zelaietatik erretiratu zen. Bere futbolari ibilbidean aurrelari eta erdilari demarkazioetan aritu zen eta guztira 344 partida jokatu zituen Lehen Mailan, 70 gol sartuz.

Entrenatzaile gisa

Sestao Sport Club (1984-88)

1984an Sestaoko entrenatzaile hasi zen lau denboraldiz, eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen bere lehen denboraldian.

CD Logroñés (1988-89)

1988an Espainiako Lehen Mailako talde batek fitxatu zuen, CD Logroñés hain zuzen ere. Lehen Mailako entrenatzaile gisa 1. jardunaldian egin zuen debuta (1988ko irailaren 3an). Logroñések gol bateko aldeaz irabazi zion Atlético taldeari. Irureta Logroñésen aulkian 20. jardunaldira arte egon zen, kargutik kendu zuten arte. Orduan bere taldeak bigarren aldiz jokatu zuen Atlético Madrilen aurka eta porrota jaso zuen.

Real Oviedo (1989-93)

1989an Real Oviedo entrenatzen hasi zen, eta talde horretan lau denboraldi eman zituen. Bere lorpenik handiena 1990-91 denboraldian lortu zuen, Real Oviedok Ligako txapelketako seigarren postuan amaitu baitzuen, klubaren historian lehen aldiz UEFA Kopa jokatzeko postu bat lortuz. 1992-93. kanpainako lehen 19 jardunaldien ondoren kargutik kendu zuten.

Real Racing Club (1993-94)

93-94 denboraldian Real Racing Club zuzendu zuen, Ligan zortzigarren postua lortuz.

Athletic Club (1994-95)

Hurrengo urtean bere azken taldea izan zena entrenatzera pasa zen, Athletic Club. 1994-95 denboraldia amaitu baino lehen dimititu zuen, 26 jardunaldiren ondoren 11. postuan utziz talde bizkaitarra.

Reala (1995-97)

Hurrengo denboraldiaren erdialdean, Salvador Iriarte ordezkatu zuen Realaren aulkian, Ligako 7. postura eramanez. Beste denboraldi batez egon zen talde txuri-urdinaren buru, 8. postuan amaituz.

Celta de Vigo (1997-98)

1997an, Celtan sartu zen, eta seigarren postua lortu zuen Espainiako Futbol Ligan, taldea UEFA Koparako sailkatuta.

RC Deportivo (1998-2005)

RC Deportivo izan zen Iruretak lehen entrenatzaile gisa urte gehien eman zituen kluba, eta harekin lortu zituen arrakastarik handienak. 1998ko maiatzean Celta UEFA Koparako sailkatu ondoren, Vigoko taldeak eta Iruretak ez zuten entrenatzailearen kontratua berritzeko akordiorik lortu. Augusto César Lendoiro RC Deportivoko presidenteak klubeko entrenatzaile postua eskaini zion, eta berak Liga bat irabazi zuen (1999-00), taldearen historian lehena; gainera, bi azpitxapeldun eta bi hirugarren postu lortu zituen. Errege Kopa bat ere irabazi zuen (2001-2002 denboraldia), “Centenariazo” bezala ezagutzen dena, Real Madrid CF taldearen aurka gertatu baitzen, Santiago Bernabéu estadioan, talde horrek 100 urte betetzen zituen egun berean. Gainera, Espainiako bi Superkopa lortu zituen eta bere taldea Europako Kopako finalerdietara eraman zuen 2003-04 denboraldian eta final-laurdenetara beste bi aldiz (2000-01 eta 2001-02). 2004-05 denboraldia amaitzean utzi zuen talde galiziarra, eta 8. postuan utzi zuen taldea.

Real Betis (2006)

2006an Real Betisek fitxatu zuen, baina ez zuen denboraldia amaitzea lortu, eta Luis Fernándezek ordezkatu zuen urte amaieran, taldea jaitsiera postuetan zegoelako.

Real Zaragoza (2008)

2008ko urtarrilaren 22an, Ander Garitano ordezkatu zuen entrenatzaile gisa Zaragozaren aulkian; baina handik gutxira, martxoaren 3an, dimisioa eman zuen, taldearekin 4 porrot jarraian jaso ondoren.

Irureta 614 aldiz eseri da Espainiako Lehen Mailako aulkietan.

Azken etapa

2009ko uztailaren 9an, Athleticeko kirol zuzendari kargua onartu zuen. 2011ko maiatzaren 11n Euskadiko hautatzailekide gisa aurkeztu zuten, Miguel Etxarrirekin batera, José Ángel Iríbarren ordez. Hala ere, bi hilabete geroago utzi zuen postua, eta baita Athleticeko kirol-zuzendaritza ere.

Espainiako selekzioa

Espainiako selekzioarekin internazionala izan zen, sei aldiz, 1972 eta 1975 artean. 1972ko maiatzaren 23an egin zuen debuta nazioarte mailan, España 2-0 Uruguai partidan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Acuerdo de colaboración entre el Real Unión y Caja Rural de Navarra
Lehen minututik irabaztera atera behar dugu
Zatoz Stadium Galera Real Union animatzera

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)