Guztira 21 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan.
Real Unionekin zuen kontratua luzatu egin du Jagoba Beobidek. Talde irundarrarekin akordio batera iritsi ondoren, jokalari azpeitiarrak beste denboraldi baterako sinatu du Irunen, bigarren denboraldi baterako aukerarekin.
Beobidek 21 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 16 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean, beste 3 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean eta Federazio Kopako beste bat.
Jagoba Beobide Larrañaga (Azpeitia, 1987), Realeko harrobian hezia, honako talde hauetan jokatu du: Real Union (utzita), Cordoba CF, Deportivo Alaves, Real Racing Club, Burgos CF, Rovaniemen Palloseura eta 2020ko urtarriletik Real Unionen.