James Wright Real Unioneko jokalari berria da. Ingalaterrako atezain gaztea utzita dator Aston Villatik, eta Irunen jokatuko du datorren denboraldian.
Manchester Cityren eta Evertonen harrobitik igaro ondoren, James Wright (2004) Aston Villara iritsi zen, non 2021/2022 denboralditik dago. Azken denboraldian bigarren taldeko jokalaria izan zen. Gainera, lehen taldearekin deitu zuten UEFA Conference Leagueko finalerdietako joaneko partidarako. Uda honetan Unai Emeryren aginduetara egon da lehen taldearekin, taldeak Estatu Batuetan egin berri duen birara bidaiatuz.
Lagapen hau Aston Villak eta Real Unión Clubek duten lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.