“Jardunaldi hau geratzen zaigu”

Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak larunbatean RC Deportivo taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Teknikariak onartu duenez, “bidearen amaiera da. Amaiera zoriontsua izan dadin saiatuko gara”. Joan den asteburuan CF Fuenlabradaren aurka jokatutako partidaren ostean, Justok aitortu duenez, “emozio handiko partida izan zen, baina emaitza positiboa izan duzunean errazagoa da egonkortzea eta errealitatera itzultzea. Eta errealitatea da oraindik lana dugula egiteko. Jardunaldi hau geratzen zaigu”.

“Azken jardunaldietan zerbait gertatzen bada, karanbola asko izaten direla da. Larunbatekoa erakutsi diguna da guk egin behar duguna gure lana dela. Matematikoki puntu batekin gaude. Beste zelaietan gertatzen dena ez dago gure esku”, adierazi du Real Unióneko entrenatzaileak kazetarien galderei erantzunez.

“Errealitateaz jabetzen dira. Denok dakigu zer dagoen. Azken ahalegin hori geratzen zaigu. Oso agertoki zaila da, futbol profesionaleko talde baten aurka, mailako zalegorik onenaren aurka. Baina, era berean, ilusioz beteriko agertoki polita da, ahalik eta partidarik onena egiteko. Jokatzen duenak jokatzen duela, jokalari bikainak ditu”, esan du amaitzeko.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 38. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, Riazorren, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Fran Justok ez du Real Unióneko entrenatzaile izaten jarraituko
Arenasek "Irun Hiria" Beteranoen VII. Torneoa irabazi du
Real Uniónek Birminghamen kontzentratuko da aurredenboraldian

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)