Javi Mecerreyesek eta Real Uniónek akordioa lortu dute erdilari asturiarra datorren denboraldirako jokalari unionista izateko.
Javier Mecerreyes Campal (Avilés, 2000) libre dator Real Avilés Industrial taldetik eta azken denboraldi honetan 30 partida jokatu eta bi gol sartu ditu. Aurretik UD Sanse eta Real Sporting taldeetan jokatu zuen.