Astearte honetan Palmera Monteron egindako Ezohiko Batzar Orokorrak aho batez izendatu du Javier Garmendia Real Unióneko Administrazio Kontseiluko kide berria.
1978an Irunen jaioa, Javier Garmendia Elizondok automobilgintzako negozio bat du gaur egun Irunen. Real Unióneko maila guztietan jokatu du, lehen taldera iritsita. CD Lugo, Sestao River, CD Eldense edo Zamora CF taldeetan ere jokatu du. Entrenatzaile nazionala da, eta CD Eldenseko A Kadetea, Real Unióneko Euskal Ligako Kadetea, Real Unión Roca Ohorezko Erregional Mailan edo Hondarribia FE kategoria berdinean entrenatu ditu.
Honela geratzen da orain Real Unióneko Administrazio Kontseilua: Igor Emery Echegoyen (presidentea), Juan Mancisidor Lusa (presidenteordea), Josu Imanol Reta Decoreau (idazkaria), Hervé Etcheverry (idazkariordea), Amaia Festa Itsaso (kontseilaria), Iñigo Olaizola Alcorta (kontseilaria), Álex Arieta-Araunabeña Olano (kontseilaria), Óscar Galán Martínez (kontseilaria), Joseba Bereau Irastorza (kontseilaria), Iñaki Solbes Ponte (kontseilaria), David González Ardila (kontseilaria) eta Javier Garmendia Elizondo (kontseilaria).