Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

“Jendea engantxatu behar dugu gauzak egin nahi izate horrekin”

Real Unioneko entrenatzailea gaur goizean agertu da Stadium Galeko prentsa aretoan, Madrilgo DUX Internacional taldearen aurkako partidaren atarikoan.

Aitor Zulaika, Real Unioneko entrenatzailea, gaur goizean agertu da Stadium Galeko prentsa aretoan, Madrilgo DUX Internacional taldearen aurkako biharko partidaren atarikoan, 1º RFEF Maila berrian estreinaldia suposatuko duena.

Kazetarien galderei, Zulaikak aitortu du “aurredenboraldia oso azkar pasatu zaidala, ez zait luzea egin, egunero lantzeko eta hobetzeko gauzak ikusi ditudalako”, nahiz eta “lehiatzea da azken finean gustatzen zaiguna. Eta hori bihar hasiko da. Publikoa ere Stadium Galera itzuliko da eta poza handia izango da zaletuak gurekin egotea. Beraz, arrazoi ugari ditugu bihar guztiarekin zelaira ateratzeko”.

Azpeitiarrak adierazi du “alde batzuetan oso ongi gaude, eta beste batzuetan geure burua garatzeko bidean. Gezurra esango nizueke maila tekniko, taktiko eta fisikoan %100ean gaudela esango banizueke, baina denboraldi honetarako automatismo horiek izateko bidean gaude eta partida oso bat jasateko aukera ematen digun oinarri fisikoa izateko bidean ere. Lehiatzeko edo jendea zelaian ikusteko nahiaren inguruan galdetzen badidazu, hor bai irrikitan gaudela”.

Madrilgo DUX Internacional taldeaz galdetuta, Zulaikak adierazu du “asko gustatzen zaizkidan kontzeptu taktikoak dituen taldea dela, asko gustatzen zaidan joko estiloarekin. Gainera, talde heldua da, kontzeptu argiak dituena. Oso talde erakargarria dela aurkitzen dut”.

“Proaktiboak izan behar dugu baloiarekin eta baloirik gabe”

Lehiaketara itzultzean zaletuek zein talde topatuko duten galdetuta, Zulaikak azpimarratu duenez, “jokalariei esan diet baloiarekin eta baloirik gabe proaktiboak izan behar dugula. Jendea horrekin engantxatu behar dugu. Gauzak egin nahi izate horrekin. Nire taldea denboraldi osoan zehar horrela egotea nahi dut, biharko partidarekin hasita”.

Partida 17:30etatik aurrera izango da Stadium Galen eta Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearen estreinaldia suposatuko du 1º RFEF Maila berrian. Gogoratu behar da abonatuek beren sarrerak doan atera behar dituztela Stadium Galeko bulegoetan, COVID-19aren pandemia eta indarrean dauden murrizketak direla eta aforoa kontrolatu ahal izateko.

Parteka ezazu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)