Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

“Jendeak taldearekin konektatu behar du eta partida gurekin jokatu. Hori da bihar gure abantaila”

David Movilla Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak bihar RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Bihar Stadium Galen jokatuko den partidaz galdetuta, Real Unióneko entrenatzaileak esan duenez, “hainbat esperientzia izan ditut zentzu horretan, Valentziaren, Sportingen, Vilarrealen edo Mallorcaren aurka Zamoran nengoenean. Ez zaizkit gustatzen sari, festa edo esperientzia politaz hitz egitea, badirudi saria partida jokatzea dela. Uste dut alde handia dagoela jokatzearen eta lehiatzearen artean. Guk Mallorca kanporatzeko pentsamoldearekin egingo diogu aurre, horrek duen zailtasunaren jakitun. Baina taldearen pentsamoldea kanporaketa pasatzen saiatzea besterik ezin da izan”.

Aurkariari buruz, Movillak adierazi duenez, “Javier Aguirreren Mallorca talde hitzarekin definituko nuke. Norbanakoaren talentua taldearen zerbitzura jartzea lortu du. Gainera, oso talde porrokatua da, Lehen Mailan denboraldi bikaina egiten ari dena”. Barakaldokoak, gainera, argi utzi nahi izan duenez, “dena aztertu dugu. Orain dela urte batzuk kanporaketa hauetara B planarekin etortzen ziren Lehen Mailako taldeak, non minutu gutxien zituzten futbolariek jokatzen zuten. Aste barruan jokatzen ziren kanporaketak ziren, ligako bi partiden artean, eta, normalean, taldeek lehentasuna ematen zioten ligari. Orain ez da horrela. Aurreko kanporaketa asteburuan jokatu zen. Eta oraingoan 3-4 aste daramatzate kanporaketa hau prestatzen. Gainera, ez dute aterako duten hamaikakoa baldintzatu dezakeen ondorengo partidurik. Beraz, guztiarekin etorriko dira. Gu goizeko bostetan iritsi gara Bartzelonatik eta partida bat jokatzetik. Nire ustez, kasu honetan formatuak gehiago zailtzen du beheragoko mailako taldea, baina hori ez da justifikazioa; aitzitik, erronka eta motibazioa da guretzat. Hoberenei aurre egitea baino hoberik ez dago”.

“Mallorca kanporatzeko asmoz ekingo diogu partidari. Ziur gaude gure bertsiorik onenarekin konektatzen badugu partida on bat egiteko eta kanporaketa gainditzeko gaitasuna dugula, baina horrek guztiak duen zailtasuna jakinda. Jendeak taldearekin konektatu behar du eta partida gurekin jokatu. Hori da bihar gure abantaila”, adierazi du Movillak. Errege Kopako bigarren kanporaketako partida astearte honetan jokatuko da, 21:00etatik aurrera, Stadium Galen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)