Joel Jiménez, Antonio Espigares, Víctor Parada eta Gio Gagua euren taldeetara itzuliko dira Real Uniónen lagapen-aldiak amaitu ostean.
Joel Jiménez Porterok (Aviles, 2000) 7 partida jokatu ditu denboraldi honetan (Lehen Federazioko II. Multzoko bi, Errege Kopako bat eta RFEF Kopako lau). Gijongo Real Sportingera itzuliko da.
Antonio Espigares Morillasek (Granada, 2004) 26 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko II. Multzoko 24 eta Errege Kopako bi), eta gol bat sartu du, Real Uniónek Sabadellen lortutako garaipenarena, hain zuzen ere. Vilarreal CFra itzuliko da.
Víctor Parada Gonzálezek (Madril, 2002) 37 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko II. Multzoko 33 eta RFEF Kopako lau). Deportivo Alavésera itzuliko da.
Gio Gaguak (Tiflis, Georgia, 2001) 28 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko II. Multzoko 24, Errege Kopako bat eta RFEF Kopako hiru), eta bi gol sartu ditu, Real Uniónek Los Pajaritosen CD Numanciaren aurka lortutako lehena eta Real Uniónek Stadium Galen CF La Nucíaren aurka lortutako garaipeneko lehena, mailari eustea suposatu zuena. Deportivo Alavésera itzuliko da.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi die.