Iñaki Goikoetxea Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du Stadium Galn, lehen taldeak igande honetan Real Murtziaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Debakoaren esanetan, “ligaren une honetan partidak irabaztea oso zaila da eta bi jarraian irabaztea are zailagoa da. Numantziaren aurkako partidak konfiantza ematen digu eta ideia bera da, etxean irabaztea puntuak batu eta sailkapenean igotzen joateko”. Prentsaren galderei erantzunez, Real Unióneko entrenatzaileak adierazi duenez, “oraintxe bertan play-off postuetan sartuta daude, baina, guri behetik gertatzen zaigun bezala, talde asko daude oso puntu gutxitan. Bigarren Mailara igotzeko hautagaia da eta presioa izango du, orain dinamika onean dago. Ikus dezagun nola jokatzen den partida, ziur aski oso fisikoa izango baita. Garrantzitsua izango da dueluak irabaztea. Irabaztera atera behar dugu”.
Goikoetxeak aitortu duenez, “mutilak oso ondo ari dira entrenatzen. Gero partiduan denetarik gerta daiteke, baina jokalariak kontzientziatuta daude partida honek behin betiko bultzada eman diezagukeela”.
Murtziari buruz galdetuta, Real Unióneko entrenatzaileak esan duenez, “batez ere goiko jendearen mugikortasunak” kezkatzen duela. “Defentsaren bizkarrera oso ondo doaz, Pedro Leon, Dani Vega eta Dani Romera bezalako jokalariak oso jokalari onak dira. Azken partidetan oso gol gutxi jaso dituzte. Badakigu zailtasunaren berri, baina beraiek ere badakite hemen, etxean, aurrera atera behar ditugula puntuak”.
Lehen Federazioko 2. Multzoko 28. jardunaldiko partida 16:00etatik aurrera jokatuko da, igandean, Stadium Galen.