Real Uniónek eta Jon Ander Pérezek akordiora iritsi dira aurrelari gasteiztarra Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin denboraldi baterako sinatzeko, bigarren baterako aukerarekin.
Jon Ander Pérez Ruiz de Garibay (Gasteiz, 1990) honako talde hauetan aritu da bere ibilbide profesionalean zehar: CD Aurrera de Vitoria, CD Vitoria, CD Aurrera de Vitoria, SD Beasain, SD Amorebieta, Real Racing Club eta SD Logroñés. Azken talde honekin 35 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 34 RFEF Footterseko Lehen Mailako I. Multzokoak, gehi Errege Kopako bat, guztira 8 gol sartuz.
“Pozten naiz hemen egoteaz, hasieratik Real Uniónera etorri nahi izan dut eta horrek ilusio plus bat gehiago ematen dit. Espero dut oso urte polita izatea eta ezarritako helburuak elkarrekin betetzea”, adierazi du.