Beteranoen Elkarteak Jose Antonio Legorburu hautatu du berriro presidente hurrengo hiru urteetarako. Bozketa igandean Kostorben egindako Ohiko Batzar Nagusian egin zen, Real Unión Clubeko Beteranoen Urteroko XLVI. Bileran.
Urteroko bozketaz gain, bilera horretan hainbat ekitaldi egin ziren. Eguna elkarteko hildako kideen omenezko mezarekin hasi zen. Jarraian, aipatutako batzarra egin zen. Ondoren bazkaria egin zen Rio Bidasoa Hotelean dagoen Sugarri jatetxean. Bazkari horretan bi errekonozimendu eman ziren.
Lehenengoa Victor Zabalo III. Saria izan zen, eta Javier Vallejori eman zitzaion, Gipuzkoako Futbol Federazioaren Entrenatzaile Eskolan irakaskuntzan emandako urteengatik, Real Union Clubeko armarriarekiko leialtasunagatik eta hainbat hamarkadatan egindako ibilbide eredugarriagatik eta bertako futbolaren alde egindako lan etengabeagatik. Ondoren, Ricardo Jiménez doktoreari Real Unión Cluben egindako ibilbideagatik errekonozimendua eman zitzaion.

