Real Uniónek eta Joseca Márquezek akordioa lortu dute atzelari andaluziarrak Irunen joka dezan datorren denboraldian.
José Carlos Márquez Aguilar (Dos Hermanas, 1997), Sevilla CFko harrobian hezia, honako talde hauetan aritu da bere ibilbide profesionalean zehar: Castilleja CF, Algeciras CF, Getafe CF “B”, CP Villarrobledo eta CD Arenteiro. Joan den denboraldian 38 partida jokatu ditu guztira (31 Bigarren Federazioko I. Multzokoak, bi Errege Kopakoak eta bost RFEF Kopakoak, azken txapelketa honetako titulua eskuratuz).