Real Unióneko Jubenilen Gorengoen Mailako taldeak Lazkao KEren aurkako garaipenarekin itxi du denboraldia gaur arratsaldean. Imanol Petronilhak entrenatutako taldeak 2-1 irabazi du, baina emaitza ez da nahikoa izan kanporaketari buelta emateko, joaneko partidan 3-0 galdu ostean. Kanporaketa datorren denboraldiari begira igoera irizpideak ezagutu arte jokatzen zen.
Irundarrek lehen multzoko hirugarren postuan bukatu zuten 56 punturekin, 17 garaipen, 5 berdinketa eta 6 porroteko balantzearekin.