Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak 1. multzoko lidergoa ziurtatu dezake datorren asteburuan. Kostkas Miren Bihotza KE izango du aurkari larunbatean Matigoxotegin 17:30etatik aurrera. Irundarrek garaipena lortuz gero, Joaquín Iturriak entrenatutako taldea matematikoki lehena izango da, nahiz eta liga amaieran gertatzen dena gertatu. Hiru jardunaldi falta dira fase erregularra amaitzeko eta Real Uniónek 59 puntu ditu eta bigarren sailkatua den Kostkas Miren Bihotza KE taldeak 53.
Aipatzekoa da multzoko lehena automatikoki sailkatzen dela 2. multzoko lehenaren aurka kategoriako finala jokatzeko. Final horretako garailea izango da Euskal Ligara igoko dena.