Real Unióneko Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak 3-4 galdu du CD Urkiren aurka asteazken honetan Zubietan jokatu den Euskal Ligara igotzeko finalaren bigarren zatia, joan den larunbatean partida bertan behera gelditu ondoren.
Joaquin Iturriak entrenatutako taldeak triangelu bat jokatu beharko du orain Bizkaiko (SD Retuerto Sport) eta Arabako (CD Laudio San Rokezar) bigarren sailkatuen aurka. Irabazlea kategoriaz igoko da.