Real Unión eta Julián Luque akordiora iritsi dira erdilari kantabriarra Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldean denboraldi baterako sinatzeko.
Julián Luque Conde (Torrelavega, 1992) Real Racing Clubeko harrobian hezi zen. Talde hauetan ere aritu da bere ibilbide profesionalean: SønderjyskE, RCD Espanyol “B”, CD Guijuelo, CyD Leonesa eta Zamora CF.
“Oso pozik nago Real Uniónek nigan jarri duen konfiantzagatik eta lehiaketa hasteko gogo handiarekin”, adierazi du jokalariak.