Julián Luquek ez du Real Uniónen jarraituko, ez baititu gainditu azken asteetan egin dizkioten proba medikoak. Klubak argitu nahi du jokalariari kontratua berritzeko eskaintza egin ziola, baina zerbitzu medikoek ez dute segitzea gomendatzen, nahitaezko berrikuspena gainditu ez duelako.
Julián Luque Conde (Torrelavega, 1992) Real Racing Clubeko harrobian hezia da. Real Uniónera iritsi aurretik SønderjyskE, RCD Espanyol B, CD Guijuelo, CyD Leonesa eta Zamora CF taldeetan aritu zen. Iazko abuztuan iritsi zen Irunera. Denboraldi honetan 28 partida jokatu ditu (Lehen Federazioko II. Multzoko 26 eta Errege Kopako bi) eta gol bat sartu du, Taxoaren Osasuna Promesasen aurka 4-2 galdutako partidan.
Real Uniónek Julián Luqueren profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi dio.