Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Juper Bat enpresak Real Unión-Valladolid Promesas partidako baloia emango du

Real Unión eta Juper Bat enpresak akordio batera iritsi dira eta Hernanin egoitza duen enpresa klubaren laguntzaile bihurtuko da. Akordio honen baitan, Juper Batek datorren igandean, urtarrilak 30, Stadium Galen, 17:00etatik aurrera, Real Uniónen eta Valladolid Promesasen arteko partidako baloia emango du, Lehen RFEF Footters I. Multzoko ligako 21. jardunaldiari dagokiona. Juper Bat-en logoa klubaren webgunean ere badago.

Juper Bat enpresa liderra da garbiketako, higieneko eta instalazioak eta lan-espazioak babesteko soluzioetan, eta ia 50 urteko esperientzia du.

“Garbiketa-produktu eta -sistema ugari eskaintzen ditugu, bai eta horiek behar bezala erabiltzeko prestakuntza ere. Gainera, laneko arropa eta norbera babesteko ekipamenduak eskaintzen ditugu, gure bezeroek laneko arriskuen prebentziorako duten araudiari egokituak”, adierazi du Iñaki Ibarzabal, Juper Bateko salmentaburua, eta “klubeko arduradunekin izan dugun sintonia ona” azpimarratu du.

“Eskerrak eman nahi dizkiogu Juper Bati laguntzeagatik. Enpresa liderra dira beren sektorean, ibilbide egiaztatua eta akatsik gabea dute, profesional handiekin eta arreta bikainarekin. Elkarrekin lan egingo dugu lankidetza estutu ahal izateko”, adierazi du Álex Arieta-Araunabeña Real Unióneko kontseilariak.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena