Joan den asteburuan Landetxa KTren aurka irabazi ondoren, Imanol Petronilhak entrenatutako Kadeteen Lehen Mailako taldeak ligako lehen multzoko lider bezala amaitu du 34 punturekin. Guztira 11 partida irabazi, 1 berdindu eta 2 galdu ditu eta 68 gol sartu ditu alde eta 11 kontra. Urtarrilean hasiko den igoera fasea jokatzeko sailkatu da.
Taldea honako hauekin batera jokatuko du: Urnieta KE A, Intxurre KKE, Zumaiako FT, Aretxabaleta KE A, Bergara KE A, Astigarragako Mundarro FKE, SD Beasain, Gure Txokoa KKE eta CD Vasconia.
Igoera faseak 4 multzo ditu. Talde bakoitzeko lehen 4 sailkatuak Kadeteen Ohorezko Mailara igoko dira (Real Uniónen kasuan beharrezkoa izango litzateke Kadeteen Ohorezko taldea ere mailaz igotzea). Gainerako taldeen artean Kadeteen Preferente Mailara igotzeko aukera egongo da. Kategoria berri hau datorren denboraldian sortuko da Kadeteen Ohorezko Mailaren eta Kadeteen Lehen Mailaren artean.