Paper ona egin zuen Real Unióneko Kadeteen Lehen Mailako taldeak Aste Santu honetan Torreviejan jokatu den Torrevieja International Cup txapelketan. Imanol Petronilha eta Julen Urtizberea entrenatzaileek osatutako taldea A Multzoan kokatu zen, CD Lugo Fuenlabrada, Lacross Babel FC eta Villalba B taldeekin batera.
Emaitzak honako hauek izan ziren:
Apirilak 14: CD Lugo Fuenlabrada 2 – 1 Real Unión Club
Apirilak 15: Real Unión Club 2 – 1 Villalba B
Apirilak 15: Real Unión Club 0 – 1 Lacross Babel FC
Apirilak 16: Torrevieja CF B 0 – 2 Real Unión Club
Irundarrek 0-4 galdu zuten Villalba A taldearen aurka final-laurdenetan.
Azken balorazio gisa, Imanol Petronilhak ziurtatu zuenez “ez dugu irabazi eta final-laurdenetan kanporatu gintuzten, baina baloiez, petoez eta botilatxoez gain, talde gisa esperientzia onez betetako motxila daramagu zelai barruan eta kanpoan”.
Torrevieja International Cup kirol modalitate ezberdinetako nazioarteko txapelketa bat da, neska-mutilei euren kirol gogokoena turismoarekin eta dibertsioarekin uztartzeko aukera eskaintzea helburu duena.