Beñat Ollok eta Mario Capeletek entrenatutako Kadeteen Ohorezko Mailako taldeak Kadeteen Euskal Ligara igotzeko borrokatuko du, liga erregularra 1. Multzoko hirugarren postuan amaitu ondoren 38 punturekin. Guztira 12 partida irabazi ditu, 2 berdindu eta 8 galdu eta 41 goleko balantzea du alde eta 34 kontra.
Astelehen honetan egindako zozketan Real Unión igoera faseko 2. multzoan erori da CD Lagunak Onak, Añorga KKE, Real Sociedad eta Beti Ona KE taldeekin batera.
Igoera-faseak bi multzo ditu. Multzo bakoitzeko lehen sailkatua finalera pasako da, zelai neutralean partida bakarrera jokatuko dena, mailako txapelduna eta Kadeteen Euskal Ligara igotzeko postua lortuz.