Hurrengo partida:

27/11/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Gimnàstic de Tarragona

kalean bai-ko hainbat elkartek, horien artean real unión, euskara bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute

Lehen fase honetan, egungo egoerara egokitutako hitzarmen berriak sinatu dituzte hamabi elkartek, Real Unión horien artean delarik.

Kalean Bai plana Irungo aisialdiko jarduerak eta ekintzak urratsez urrats euskalduntzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk. Hitzarmengintzaren bitartez, Irungo elkarteek hainbat konpromiso hartu izan dituzte haien entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko. Denera, 90etik gora elkarterekin izan da harremana 2020ra arte, eta 64k zuten sinatuta hitzarmenen bat, orokorra edo espezifikoa.

Ekimena berraktibatzeko beharra antzeman zuen Udalak, eta Euskara Arlotik abiarazitako hausnarketaren ondorioz, biziberritzeko prozesuari ekin zaio. Helburua da Kalean Bai planari bultzada ematea, aisia euskalduntzeko erreferente bilakatu dadin.

Hain zuzen, gaur Udaletxeko Areto Nagusian egindako ekitaldiak hasi du Kalean Bai plana biziberritzeko prozesua. Bertan izan dira Jose Antonio Santano alkatea, Miren Echeveste euskara delegatua eta Kalean Bai hitzarmenak berritu dituzten lehen entitateetako ordezkariak.

21 entitate lehen fasean

Kalean Bai plana berraktibatzeko prozesua faseka egingo da. Aurretik hitzarmena sinatuta zuten 25 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskola orduz kanpoko jarduerak antolatzen dituztenekin hasi da lanketa. Euskara bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresteko gonbita egin zaie, eta horretarako, hitzarmen berriak sinatu dituzte, egungo errealitatera egokitu dituztenak.

Aurreko hitzarmena sinatuta duten gainontzekoekin jarraituko du prozesuak: banan-banan deituko zaie eta hitzarmena berritzeko prozesua hasiko da. Eta azkenik, Kalean Bai unibertsoa zabaltzeko deia egingo da, azken urteetan sortutako eta haur eta gaztetxoekin lanean diharduten elkarte eta talde guztietara iristeko.

Elkarteen arteko saretzea

Entitate bakoitzak konpromiso propioak hartzeaz gain, asmoa da Kalean Bairen bitartez Irungo elkarteen sarea osatzea, elkar laguntzeko eta elikatzeko balio izango duena, helburu amankomun baten baitan: 25 urtez azpiko haur eta gaztetxoei zuzendutako Irungo aisialdia euskalduntzen jarraitzea. Bide horretan, Kalean Bai hitzarmena sinatzen duten elkarteek Udala bidelagun izango dute: haien esku jarriko dituzte zerbitzuen eta dirulaguntzen katalogoa. Euskara Arloaren bitartez, besteak beste, zuzenketa- eta itzulpen-zerbitzua, interpretaritza maleta eramangarria edota formazio- eta sentiberatze-saioak jaso ditzakete.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

"Erronka polita, gogorra, zirraragarria eta garrantzitsua izango da"
Real Uniónen kromo bilduma salgai
Ohiko eta ezohiko batzarren deialdia

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)