Ekitaldia Ekialde tabernan ospatu da.
Gorka Kijerak, Iván Pérezek eta Sergio Llamasek erregulartasunaren, goleatzaile nagusiaren eta suminaren sariak jaso dituzte gaur arratsaldean Ekialde tabernan ospaturiko ekitaldi xume batean. Bertan jokalariak, komunikabideak, klubeko zuzendariak, jokalari ohiak eta Real Unioneko familiako lagunak bildu dira.
Kijerak Erregulartasunaren Sariaren bigarren edizioa irabazi du
Gorka Kijerak irabazi du Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Irratiaren laguntzarekin, babesturiko hirugarren Erregulartasunaren Saria.
Guztira 27 neurketa ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 20 neurketak, Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 6 neurketak, eta Federazio Kopako neurketa bat.
Guztira 19 puntu jaso ditu Gorka Kijerak. Jarraian Ekhi Senar (18 puntu), Iván Pérez (13 puntu), Quique Rivero (13 puntu), Jagoba Beobide (9 puntu), Mario Capelete (9 puntu), Jorge Galán (9 puntu), Gexan Elosegi (9 puntu), Zourdine Thior (8 puntu), Jon Madrazo (8 puntu), Jon Irazustabarrena (7 puntu), Sergio Llamas (7 puntos), Anatz Elizondo (6 puntu), Mikel Azkoiti (4 puntu), Fran Rivera (4 puntu), Guille Donoso (4 puntu), Aritz Borda (4 puntu), Théo Lucebrt (4 puntu), Borja Viguera (4 puntu), Kun Temenuzhkov (2 puntu) eta Josu Lazkanoiturburu (puntu bat). Taldeko beste jokalari guztiek ez dute punturik jaso 27 jardunaldi horietan zehar.
Sariaren lehenengo edizioa Jon Irazustabarrenak irabazi zuen eta bigarrena Dani Estradak.
Llamas, goleatzaile nagusia
Sergio Llamasek irabazi du II. Bidasoa Deportes Saria Goleatzaile Nagusiari. Garaikurra ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean.
Gasteiztarrak 5 gol sartu ditu, Galanek eta Capeletek bezala, baina Llamasen koefizientea hobea da, neurketa gutxiago eta minutu gutxiago jokatu dituelako. Jarraian: Zourdine Thior eta Borja Viguera 4 golekin, Kun Temenuzhkov eta Gexan Elosegi 3 golekin, Ekhi Senar eta Jon Madrazo 2 golekin eta Quique Rivero gol batekin. Taldeko beste jokalari guztiek ez dute denboraldian zehar golik sartu.
Guztira 27 neurketa ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 20 neurketak, Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 6 neurketak, eta Federazio Kopako neurketa bat.
Sariaren lehenengo edizioa Jorge Galanek irabazi zuen.
Pérezek irabazi du Suminaren Saria
Ivan Pérezek irabazi du Ekialde tabernak babesturiko bigarren Suminaren Saria.
Guztira 27 neurketa ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 20 neurketak, Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 6 neurketak, eta Federazio Kopako neurketa bat.
Guztira 25 puntu jaso ditu Ivan Pérezek. Jarraian Gorka Kijera (23 puntu), Jagoba Beobide (20 puntu), Jon Madrazo (17 puntu), Ekhi Senar (16 puntu), Gexan Elosegi (12 puntu), Fran Rivera (10 puntos), Anatz Elizondo (7 puntu), Mikel Azkoiti (6 puntu), Guille Donoso (5 puntu), Mario Capelete (4 puntu), Zourdine Thior (4 puntu), Kun Temenuzhkov (3 puntu), Aritz Borda (3 puntu), Jon Irazustabarrena (2 puntu), Jorge Galán (2 puntu) eta Sergio Llamas (puntu bat). Taldeko beste jokalari guztiek ez dute punturik jaso 27 jardunaldi horietan zehar.
Sariaren lehenengo edizioa Alvaro Matias Telisek irabazi zuen.