Gaur goizean egin da Stadium Galen Ramsés Gil lehen taldeko entrenatzaile berria aurkezteko prentsaurrekoa. Segoviako teknikariak, Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidentearekin batera, “atzean ohoratu beharreko historia duen klub handi batera” datorrela aitortu du. “Pozik nago “.
Kazetariez galdetuta, lehen taldeaz arduratzeko klubarekin izandako elkarrizketak nolakoak izan ziren azaldu du. “Klub batek deitzen dizunean, lehenik eta behin, zure buruak esan behar dizu hor ondo egongo zarela”, eta aitortu duenez, “ez da erraza zure ohiko ingurunetik hain urrun entrenatzeko aukera izatea”.
“Real Uniónek transmititzen duenarekin, bere balioekin eta bere historiarekin erabat identifikatuta sentitzen naiz”, adierazi du Gilek. “Entrenatzaile gisa, ez zait gustatzen nire buruaz hitz egitea, baina ulertzen dut klub batera joaten zarenean klubak zugandik zer nahi duen eta zaletuek zer nahi duten ezagutu behar duzu”. Ildo horretan, aitortu duenez, “bide guztietatik saiatu behar dugu transmititzeko gai den bloke bat sortzen”.

Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “Gimnástica Segovianarekin lortu zuen igoeraren aurreko denboralditik ezagutzen genuen, eta askoz gehiago denboraldi honetan haien aurka jokatu eta euren taldeek transmititzen dutena ikusi ondoren”. Emeryk adierazi duenez, “hainbat elkarrizketa izan ondoren, ekainaren 3an berarekin elkartu ginen, eta bilera horren eta ondoren izan ditugun beste batzuen ondorioz, denboraldi honetan Real Unióneko entrenatzailea izan behar zuela sinetsita geratu ginen”.
Anekdota gisa, presidenteak kontatu du Gil Irunera hurbildu zela joan den asteburuan bere familiarekin, Real Unióneko entrenatzaile berria izango zela jakin ondoren. “Futbolaren alde egin duen apustua eta hazten jarraitzeko duen ilusioa erakusten duten xehetasunak dira. Real Unión talde irabazle bihurtzeko gosez dator”.
Agerraldiaren ondoren, Ramsés Gilek klubeko prentsa zerbitzuei erantzun die: